Xelebrea da. Lehengoan Alsa konpainiaren autobus bat hartu nuen bidaia bat egiteko, eta ez dakit denbora soberan nuelako edo zer, baina gauza batetaz konturatu eta guztiz harriturik geratu nintzen.
Ez dakit azken aldian Donostian Alsako autobusik hartu duzuen, edo autobusa hartzeko ohitura duzuen ere. Baina batenbatek ohitura badu, jakingo du (edo jakin dezala bide batez) txartel salmenta lokala guztiz berritu dutela. Leihatila berriak, kolore biziak, diseinu "moderno" bat. Dirudienez empresa modernoaren itxura eman nahi du, duela urte batzuetatik autobusak ere "modernoagoak" baitira (Alsak garai batean ezaugarri bat zuen, autobus zaharrak, leihatila simplea... baina prezio oso merkeak)
Irudi berri honen barruan, billetea ere berritu egin dute. Lehen, biletea kartoi finezkoa zen, kolore gutxi batzuk (Alsaren urdin-grisa), autobusaren ordua, zenbakia... eta zerbait gehiago. Hori Donostian. Bilbon, paper txiki bat, supermerkatuan ematen duten horietakoa bezala. Kolore eta txorakeriarik gabe.
Orain, bi paper grapatu ematen dizkizute. Batean, billetea, lehengoaren antzekoa, eta hari grapaturik 15x10cm inguruko paper plastifikatu bat, kolore biziz betea, www.alsa.net webgunearen abantailak iragarriz, eta atzean Alsako txartela erostearen "baldintzak".
Pentsatuko duzue, "logikoa", bere irudi berriarekin bait dator txartel plastifikatu eta koloredun hau.
Baina Alsakoak, oraindik ere sakonago aplikatu dute logika. Gure herrian oso ohikoa (nahi nukeena baina ohikoagoa) dena:
Alsa = modernitatea
Modernitatea = itxura ona
Ekologia = modan dago
Beraz, alsako txartela, modernoa eta itxura onekoa denez, ekologikoa izan behar da.
Horregatik, hemen goikoaren antzeko logotipoa gehitu dute txartelean, "menos CO2" beharrean "respeto por el medio ambiente" jartzen badu ere.
Agian, alsakoak ez dira konturatu natura errespetatzea ez dela naturaren aldeko marrazki polit bat jarri eta hitz politak esatea.
Agian, alsakoak ez dira konturatu kolore biziz betetako txartel plastifikatu bat, txuri-beltzezko txartel normal bat baino ez-ekologikoagoa dela.
Baina ekologiaren alde egotea modan dago, eta Alsa empresa modernoa da. Jendeari "menos CO2", "ecológico" eta "respeta el medio ambiente" bezalako esaldiak izugarri gustatzen zaizkio. Eta hori ekonomikoki egokia da, ekologiaren gainetik bada ere.
Ez dakit, batzuetan pentsatzen dut naturari kalte izugarria egiten diola ekologia "modan" egoteak.
PD: ahaztu aurretik, webgune hau ere modernoa da
2009/09/21
2009/09/18
Futbola, kirol monokultiboa
Ezagutzen didatenek, jakin, badakite ez diodala futbolari atsegin handirik. Edo tira, ez gaitezen erratu. Futbola atsegin zait, ez nire ametsetako kirol bezala, baina garai batean gustura ibiltzen nintzen.
Gustuko ez dudana "futbolzaletasuna" da, nolabait esatearren. Batek baina gehiagok esango du hori nere izaeraren parte dela, "gehiengoak" egiten duenaren aurka joatearen parte, alegia. Eta baliteke.
Baina beno, horrek beste sarrera oso bat idazteko ematen duenez, goazen gaur buruartean dudanaren arira.
Izan ere, nik beti pentsatu dut futbolaren inguruko guztia norberaren arazo dela. Hau da, futbol jokalariek milioiak irabazten dituztela, eta zuk partidurako sarrera erosi nahi duzula? zuk zeuk, atsegin bazaizu, on dagizula! Baina beti gertatu ohi den bezala, gauzak ez dira hain sinpleak.
Lehengoan Argia irakurtzen ari nintzela, futbol taldeei buruzko artikulu bat zetorren. Eta ara non irakurtzen dudan "Osasunak 60,46 milioi euro zor ditu; Bilboko Athletic futbol taldeak 52,76 milioi; Realak 30,90 milioi eta Alavesek 26,85 milioi". Eta nori zor? Zati handi bat, ogasunari (haziendari). Eta hori nolatan? gobernuen, aldundien, udalen eta bankuen laguntzarekin, zorrak barkatuz, zenbaki gorrietan diren taldeei diru gehiego uzten, eta "bista gorda" eginaz, argi dago.
Eta hau txantxa da? ez, ez da txantxa. Zuk urteren batean ogasunari iruzur eginez gero, gainera etor lekizukeena ez da txantxa, horretaz ari bagara. Zorrak dituen pertsona batek, eta ordaindu ezin baditu, etxerik gabe ere geratu daiteke, azken aldian ohikoa denez.
Futbola salbatzea zure ekonomia salbatzea baina garrantzitsuagoa da. Izan ere, jendeak egunkaria hartzean kirolen atala irikitzen du, ez gainontzeko albisteena.
Gustuko ez dudana "futbolzaletasuna" da, nolabait esatearren. Batek baina gehiagok esango du hori nere izaeraren parte dela, "gehiengoak" egiten duenaren aurka joatearen parte, alegia. Eta baliteke.
Baina beno, horrek beste sarrera oso bat idazteko ematen duenez, goazen gaur buruartean dudanaren arira.
Izan ere, nik beti pentsatu dut futbolaren inguruko guztia norberaren arazo dela. Hau da, futbol jokalariek milioiak irabazten dituztela, eta zuk partidurako sarrera erosi nahi duzula? zuk zeuk, atsegin bazaizu, on dagizula! Baina beti gertatu ohi den bezala, gauzak ez dira hain sinpleak.
Lehengoan Argia irakurtzen ari nintzela, futbol taldeei buruzko artikulu bat zetorren. Eta ara non irakurtzen dudan "Osasunak 60,46 milioi euro zor ditu; Bilboko Athletic futbol taldeak 52,76 milioi; Realak 30,90 milioi eta Alavesek 26,85 milioi". Eta nori zor? Zati handi bat, ogasunari (haziendari). Eta hori nolatan? gobernuen, aldundien, udalen eta bankuen laguntzarekin, zorrak barkatuz, zenbaki gorrietan diren taldeei diru gehiego uzten, eta "bista gorda" eginaz, argi dago.
Eta hau txantxa da? ez, ez da txantxa. Zuk urteren batean ogasunari iruzur eginez gero, gainera etor lekizukeena ez da txantxa, horretaz ari bagara. Zorrak dituen pertsona batek, eta ordaindu ezin baditu, etxerik gabe ere geratu daiteke, azken aldian ohikoa denez.
Baina gure mundua zoriontsu denez, jende ugari zorrak ezin ordaintzeagatik etxerik gabe geratzen den bitartean, futbol taldeek milioika euro ordaintzen dituzte jokalari exotikoengatik, ez duten diru batekin, edo beste era batera, itzul ezin dezaketen diruarekin.
Baina noski, futbola futbola da, eta denon hobe beharrez da guzti hau. Izan ere, lanpostua galdu eta etxea bankuak eraman dion pertsona horrek erraz pentsatuko du "mesedez, txorakeriak, orain futbolik gabe geratzea baino ez dugu behar".Futbola salbatzea zure ekonomia salbatzea baina garrantzitsuagoa da. Izan ere, jendeak egunkaria hartzean kirolen atala irikitzen du, ez gainontzeko albisteena.
Hastera doa...
Hastera baino hobe, jarraitzera.
Garai batean aritu nintzen blog batekin. Ez zegoen gaizki, baina, dirudienez alferkeriak nire borondatea gainditu zuen uneren batean.
Eta orain, bultzadatxo bat ematen saiatzeko unea da.
Eta zeren inguruan bultzada? Ez dakit. Edozer, dena, ia dena, zerbait. Ez da blog kultural bat izango, ezta blog informatibo bat ere, are gutxiago politikoa. Baina agian egunen batean halako zerbaiti buruz idatzi dezaket. Batek leki, ikusiko da.

Subscribe to:
Posts (Atom)