2009/09/21

Ekologia, naturaren etsai?

Xelebrea da. Lehengoan Alsa konpainiaren autobus bat hartu nuen bidaia bat egiteko, eta ez dakit denbora soberan nuelako edo zer, baina gauza batetaz konturatu eta guztiz harriturik geratu nintzen.

Ez dakit azken aldian Donostian Alsako autobusik hartu duzuen, edo autobusa hartzeko ohitura duzuen ere. Baina batenbatek ohitura badu, jakingo du (edo jakin dezala bide batez) txartel salmenta lokala guztiz berritu dutela. Leihatila berriak, kolore biziak, diseinu "moderno" bat. Dirudienez empresa modernoaren itxura eman nahi du, duela urte batzuetatik autobusak ere "modernoagoak" baitira (Alsak garai batean ezaugarri bat zuen, autobus zaharrak, leihatila simplea... baina prezio oso merkeak)

Irudi berri honen barruan, billetea ere berritu egin dute. Lehen, biletea kartoi finezkoa zen, kolore gutxi batzuk (Alsaren urdin-grisa), autobusaren ordua, zenbakia... eta zerbait gehiago. Hori Donostian. Bilbon, paper txiki bat, supermerkatuan ematen duten horietakoa bezala. Kolore eta txorakeriarik gabe.

Orain, bi paper grapatu ematen dizkizute. Batean, billetea, lehengoaren antzekoa, eta hari grapaturik 15x10cm inguruko paper plastifikatu bat, kolore biziz betea, www.alsa.net webgunearen abantailak iragarriz, eta atzean Alsako txartela erostearen "baldintzak".

Pentsatuko duzue, "logikoa", bere irudi berriarekin bait dator txartel plastifikatu eta koloredun hau.

Baina Alsakoak, oraindik ere sakonago aplikatu dute logika. Gure herrian oso ohikoa (nahi nukeena baina ohikoagoa) dena:

Alsa = modernitatea
Modernitatea = itxura ona
Ekologia = modan dago

Beraz, alsako txartela, modernoa eta itxura onekoa denez, ekologikoa izan behar da.





Horregatik, hemen goikoaren antzeko logotipoa gehitu dute txartelean, "menos CO2" beharrean "respeto por el medio ambiente" jartzen badu ere.

Agian, alsakoak ez dira konturatu natura errespetatzea ez dela naturaren aldeko marrazki polit bat jarri eta hitz politak esatea.
Agian, alsakoak ez dira konturatu kolore biziz betetako txartel plastifikatu bat, txuri-beltzezko txartel normal bat baino ez-ekologikoagoa dela.

Baina ekologiaren alde egotea modan dago, eta Alsa empresa modernoa da. Jendeari "menos CO2", "ecológico" eta "respeta el medio ambiente" bezalako esaldiak izugarri gustatzen zaizkio. Eta hori ekonomikoki egokia da, ekologiaren gainetik bada ere.

Ez dakit, batzuetan pentsatzen dut naturari kalte izugarria egiten diola ekologia "modan" egoteak.


PD: ahaztu aurretik, webgune hau ere modernoa da

1 comment:

julen arteaga said...

Bastante edo guztiz ados esateken guztiyakin...

"Ekologiaren MODA, naturaren etsai?" izennburua ezuan egokigua izango??

Izan huntsa.